Orioko Futbol Taldeko neskek garaipen handiarekin hasi dute liga

Julene Sorarrain

Orioko Futbol Taldeko senior neskak Arrasaten. (Orioko F.T.)

Senior mailako neskek 0-4 emaitzarekin irabazi zien asteburuan Arrasateko jokalariei. Larunbatean etxean jokatuko dute Segurako Aizkorri taldearen aurka, 15:30ean hasita.

Orioko Futbol Taldeko senior neskek garaipen handia lortu dute kanpoan, izan ere, 0-4 emaitzarekin irabazi zien asteburuan Arrasateko jokalariei. Golegileak Uxue, Jugatx, Haizea eta Jare izan ziren. Jokalariek azaldu duten moduan, hasieran "kostatu" egin zaie gola sartzea, baina aurre egin die eta Uxueren lehenengo golarekin lortu dute hurrengo hirurak sartzea: "Nahiko lasai ibili gara eta lehia ondo eraman dugu. Bigarren denboraldian, azkeneko penaltiarekin partidua biribildu dugu”.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide