Presoen aldeko hileroko elkarretaratzeak ordu berria izango du hemendik aurrera

Onintza Lete Arrieta

Elkarretaratze bat Herriko Plazan.

Hileko azken ostiralero bezala, bihar ere presoen eskubideen alde elkartuko dira herritarrak Herriko Plazan. Hitzordua, ordea, ordubete aurreratuko dute, eta hemendik aurrera, 19:00etan izango da bilkura.

Etxeratek deituta, hileko azken ostiraletan elkarretaratzeak egiten dira herriz herri euskal presoen eskubideen alde. Orion ere, Herriko Plazan biltzen dira herritarrak, eta hala egingo dute bihar ere.

Hemendik aurrera, ordea, ordubete lehenago izango da bilkura hori, 20:00etan beharrean, 19:00etan jarri baitute hitzordua, Orioko Sarek jakinarazi duenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide