Furgobaratzak doako tailerra eskainiko die herritarrei datorren astean

Julene Sorarrain

Urriaren 3an, ostegunean, egingo dute geldialdia baratze parkean, 18:00etatik 19:30era.

Furgobaratzak doako tailer bat eskainiko die herritarrei urriaren 3an, ostegunean. Furgobaratzak hileroko geldialdia egingo du baratze parkean, 18:00etatik 19:30era, bere ohiko zerbitzua emateko.

Aldi berean, baratzeko plangintzari, errotazioari eta asoziazioei buruzko aholkularitza ere eskainiko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, "baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke bertara".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide