Kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du udalak

Julene Sorarrain 2024ko ira. 25a, 11:00

Orioko udaletxea.

16 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutako aldi baterako lan-kontratua da, eta praktika profesionala lortzeko helburua du.

Lanbideren Next Generationeko dirulaguntzen bidez, kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du Orioko Udalak. Izen-ematea zabalik dago urriaren 6ra arte, eta eskaera egin nahi duen orok Lanbideren bidez helarazi beharko du. Hau da eskaintzaren kodea: 162024011119.

16 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutako aldi baterako lan-kontratua da, eta praktika profesionala lortzeko helburua du. Hauek dira bete beharreko baldintza nagusiak:

  • 16 eta 29 urte artean izatea.
  • 3 urte baino gutxiago igaro izana eskaintzan zerrendatuta dauden titulazioetako bat eskuratu zenetik.
  • Aurrez titulazio horri lotuta praktika profesionala lortzeko kontraturik egin ez izana.
  • EGA ziurtagiria edo baliokideren bat izatea.

Xehetasun guztiak Lanbideren eskaintzan daude.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide