Udalbatzarrak iraileko ohiko bilkura egingo du bihar

Julene Sorarrain

Ekaineko ohiko udalbatzarra.

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo dute, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta ordenantza fiskalak eta taxien herri barruko tarifak aztertuko dituzte, besteak beste.

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du bihar, udaletxean, 19:30ean hasita. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

  1. 2024ko bigarren hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.
  2. 2024ko udal-aurrekontuaren bigarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
  3. Onartzea, egoki bada, Taxiaren Gipuzkoako Elkarteak aurkeztutako proposamena 2025eko auto-taxien herri barruko tarifei buruz.
  4. Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalak eta beren eranskinak aldatzeko proposamena, eragina 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
  5. Onartzea, egoki bada, 2025eko egutegi fiskala.
  6. Eskariak eta galderak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide