Saregile Emakumeen Etxeak eskaintza zabala ekarri du ikasturte berriari begira, eta beren programarekin jarraituz, urriaren 3an, ostegunean ekingo diote Arteterapia egitasmoari. "Gaur egungo jendartean besteak zaintzeak beste pertsonengandik urruntzen gaitu. Baita gure buruaren zaintzari eta pertsona gisa garatzeari espazioa kentzen ere. Arteterapiak ‘hemen eta orain’ sentitzen, entzuten eta gelditzen laguntzen digu; prozesu pertsonalaren bidez autozaintzaren beharra azpimarratuz".
Saioak Karmele Garmendiak zuzenduko ditu. Bi astean behin bilduko dira, ostegunetan, Saregile bertan. 18:30etik 20:00etara izango dira eta elebitan emango ditu ikastaroak. 20 euroko kostua izango du ekintza honek eta parte hartzeko, galdetegi hau bete beharko da.