Talaimendi helduen dantza eskolak ikasturte hasierako bilera egingo du datorren astean

Julene Sorarrain

Urriaren 2an, asteazkenarekin, egingo dute bilera, 21:00etan Kosta Tailerrean. Erromeriako eta plazako euskal dantza ikasi nahi dituzten oriotarrei batzarrera azaltzeko deia egin diete.

Udako geldialdiaren ostean, prest daude berriro Talaimendi helduen dantza taldeko kideak "gorputzak mugitu eta oinak astintzeko". Hori horrela, erromeriako eta plazako euskal dantzak ikasi nahi dituzten herritarrei zuzendutako bilera antolatu dute datorren hilerako, urriak 2, 21:00etan, Kosta Tailerrean. Helduentzako dantza ikastaroan izena eman nahi dutenei edo ikastaroaren inguruko informazio nahi dutenei bilerara azaltzeko deia egin diete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide