Etzi ekingo diote Saregileko irakurle taldearen saioei

Julene Sorarrain 2024ko irailaren 23a

Saregile Emakumeen Etxeko arduradunetako bat, liburutegi feminista berrian. (Julene Sorarrain)

Nerea Loiola Pikazak zuzenduko ditu saioak. Lehena asteazken honetan izango da, Saregilen, 18:30ean hasita.

Saregile Emakumeen Etxeak antolatuta, asteazkenean hasiko dira irakurle taldearen saioak. Lehenegoan Lizar Begoñaren Mundu zitalaren kontra liburua landuko dute. Saio hauek hileko azken asteazkenetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Euskaraz irakurri eta landuko dituzte edukiak, baita eztabaidak ere. Aurten irakurriko dituzten liburuak hurrengoak dira:

  • Irailak 25: Mundu zitalaren kontra, Lizar Begoña.
  • Urriak 30: Ethan Frome, Edith Wharton.
  • Azaroak 27: Izotz Ura, Lide Hernando.
  • Abenduak 18: Pilula Urdinak, Frederik Peeters.

Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; galdetegi honen bitartez egin daiteke. Informazio gehiagorako, Saregileren egoitzara jo daiteke (Kale Nagusia, 17) baita saregile@orio.eus helbidera idatzi edo 623-17 85 53 zenbakira deitu ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide