Aurreko astean alzheimerraren aurkako Afagi elkartekoek bezala, aste honetan Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartekoek jarriko dute mahaia Orion, herritarrak gaiaz informatzeko eta horiek kontzientziatzeko. Plazan egongo dira, 11:00etatik 13:30era arte.
Informatzeaz gain, herritarrek elkarteko bazkide egiteko aukera izango dute. "Zure laguntzarekin, pazienteek eta senideek gure doako zerbitzuak jaso ditzaten laguntzen diguzu", nabarmendu dute. Gaur egun, elkarte horrek zazpi egoitza ditu Gipuzkoan: Zarautzen, Azpeitian, Donostian, Eibarren, Zumarragan, Tolosan eta Irunen.
Informazio gehiago nahi duenak 943-45 77 22 zenbakira deitu dezake.