Etxean irabaziz hasi du denboraldia Orioko Futbol Taldeko gizonezkoen lehen taldeak

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 23a, 10:44

Futboleko baloia. (Pixabay)

Larunbat arratsaldean Allerru taldea hartu zuen Mendibeltz futbol zelaian, eta 2-0 emaitzarekin, 2024-2025 denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten etxekoek. Datorren asteburuan Usurbilen kontra lehiatuko dira oriotarrak.

Etxean irabaziz hasi du 2024-2025 denboraldia Gorengo Mailan dagoen Orioko Futbol Taldeko gizonezkoen lehen taldeak. Lezoko Allerru taldea izan zuen aurkari Mendibeltz futbol zelaian larunbat arratsaldean, eta oriotarrak 2-0 gailendu ziren. Hala, bigarren dira une honetan, Ostadar taldearen atzetik.

Hurrengo partida Usurbilen izango dute Joseba Agirreren mutilek, igandean 12:00etan.

Bestalde, Gorengo Mailan dabilen emakumezkoen lehen taldeak ere igandean izango du partida. Ligako aurreneko norgehiagoka Arrasaten jokatuko dute oriotarrek, 11:00etan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide