Orio Eraginek 2024-2025 denboraldiko taldeak eta babesle ofizialak aurkeztu ditu gaur

Julene Sorarrain 2024ko ira. 22a, 17:00

Karela kiroldegian egin dute ekitaldia, 12:00etan. Bertan izan dira denboraldi berriko taldeak, hauen babesle ofizialak, entrenatzaileak eta familiartekoak. 

Orio Eragin eskubaloi taldeak gaur aurkeztu ditu 2024-2025 denboraldiko taldeak eta hauen babesle ofizial berriak. "Enpresen laguntza eta babesa jasotzen dugu eta bihotzez eskertzen dugu. Laguntza hauek posible egiten dute hainbeste neskek eskubaloiaz gozatzeko aukera izatea", eskertu dute antolatzaileek. 

Jarraian, talde guztiak aurkeztu dituzte, gazteenetatik hasita, baita talde bakoitzaren babesleak. Aurtengo denboraldian, Eragin eskolan LH3tik LH6ra bitarteko neskak daude; infantiletan, lau talde daude (Sinergia, Sukia, Atxega ardoak eta Boga Boga); kadetetan, bi talde (Susa eta Zipr); jubeniletan, bi talde (Dhemen eta Kale Fit); eta azkenik, seniorretan, talde bat (ZuHegan).

Taldeen aurkezpenen ondoren, Eragineko entrenatzaile guztiak igo dira oholtzara: "Talde guzti hauek badute atzean, lanean dagoen giza talde bat. Beraiek denbora eta dedikazioa eskaintzen diote eta neska guztien garapena bultatzen saiatzen dira. Txikitatik hasi eta seniorrekin bukatuta, jokalarien onena lortzeko". 

Ondoren, denboraldiko ekipazio berria aurkeztu dute, Atxega ardoak, Zipr eta Ryde enpresek babestuta dagoena. Hauez gain, antolatzaileek Orioko beste hainbat enpresa eskert dituzte beraien laguntzarengatik: "Hauek dira babesle ofizialak, baina baditugu beste hainbat eta hainbat laguntzaile, kolaboratzaile, beraien aletxoa jartzen dutenak klubaren funtzionamendurako eta neska guztiek eskubaloiaz gozatzeko". 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide