Euskara ikastaroetarako dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 11n itxiko da

Julene Sorarrain 2024ko ira. 21a, 16:00

Orioko euskaltegia. (artxibokoa)

Orioko euskaltegian ikasten duten herriko ikasleek, bestalde, ez dute deialdi honen bidez dirulaguntzarik jasoko, herriko ikastaroen prezioa dagoeneko udalak subentzionatua dago-eta.

Orioko Udalak urtero ematen ditu euskara ikasteko dirulaguntzak, eta aurten deialdi baten bidez bideratuko ditu dirulaguntza horiek. Aurreko ikasturtean eta udan helduentzako euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak herritik kanpo egin dituzten oriotarrak dira dirulaguntzen onuradunak.

Diruz lagunduko diren ikastaroak Oriotik kanpoko euskaltegi homologatuetan egindakoak dira, baldin-eta ikastaro horiek Orion eskaintzen ez badituzte. Orioko euskaltegian ikastaro horren eskaintza egiten bada, ez dute dirulaguntza jasotzeko eskubiderik izango.

Orioko euskaltegian ikasten duten herriko ikasleek, bestalde, ez dute deialdi honen bidez dirulaguntzarik jasoko, herriko ikastaroen prezioa dagoeneko udalak subentzionatua dago-eta.

Dirulaguntza jasotzeko, eskatzaileak baldintza hauek betezen dituela frogatu beharko du, hala nola, Orion erroldatuta zegoela ikastaroak iraun duen bitartean, gutxienez, % 80ko asistentzia izan duela, ikastaroaren ordainketa egina duela, eta beteta dauzkala bere zerga-betebeharrak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide