Luis Lizarralde: "Argazki on batek atentzioa piztu behar du, normaltasunetik atera"

Unai Zubeldia - Berria 2024ko ira. 21a, 12:00

Luis Lizarralde Berriaren lehiaketa argazki irabazlea. (Luis Lizarralde)

Ekaitz giroak erakarri zuen Lizarralde, eta argazki bakarra atera zion arratsalde trumoitsuari. Berriaren saria jasota amaitu du bidea.

Argazkilari izanda aktore protagonista bihurtzea, horixe izan du lanik zailena Luis Lizarraldek (Orio, Gipuzkoa, 1959). Hark irabazi du Berriaren udako argazkien aurtengo lehiaketa, Orioko hondartzan ateratako argazki batekin. Beste sari bat irabazteko moduan aritu da hitz aspertuan.

Uda, hondartza, itsasoa, ekaitza... ez dirudi hain zaila horrelako argazki on bat ateratzeak...

Zaila ez da; tokatu egin behar zaizu, eta, tokatzen zaizunean, ikusi. Ez baita gauza bera tokatzea eta ikustea. Desberdintasunaren bila joaten naiz ni.

Zu joan zinen argazkiaren bila edo argazkia etorri zen zuregana?

Ikusi egin nuen argazkia, eta ni joan nintzen bila, zer zegoen ikusita. Bueltaxka egin genuen Amaia emazteak eta biok, berak lagun batekin topo egin zuen, eta ekaitza pasatzen ikusi nuen nik. Sorosleak nola zeuden jabetu nintzen, eta hara joan nintzen. Argazki bakarra atera nuen. Zortea aipatzen da askotan, baina zortea bilatu egin behar izaten da; zortea ez, haren bila joan nintzen.

Argazkilari izatea ez baita klik egitea bakarrik...

Desberdintasuna non dagoen begira joaten gara beti.

Argazki irabazlea ez da izango sakelakoarekin ateratakoa, ezta?

Ez, ez. Sakelakoarekin dokumentatu egiten da, baina argazkia kamerarekin ateratzen dut nik beti. Fuji markako argazki kamera bat daukat, pisuagatik batez ere.

Irakurri elkarrizketa osorik Berria.eus atarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide