Munduko Emakumeen Topaguneko kideek gaur egingo dute ikasturteko lehen saioa, udako etenaldiaren ondoren. Orain arte bezala, hilean behin elkartuko dira Saregilen: larunbat arratsaldeetan izango da hitzordua, 16:00etatik 19:00etara, eta nahi duen emakume guztiek parte har dezakete bertan, kanpoan jaioak izan nahiz bertakoak izan.
Askotariko ekintzak egiten dituzte lagun giroan, eta Aleksandra Zak zarauztarrak egiten ditu dinamizatzaile lanak.