Zaharren Babeslekuak hiru eguneko bidaia antolatu du Salamancara

Julene Sorarrain

Zaharren Babeslekua Bretainian. (artxibokoa)

Azaroaren 8tik 10era bitartean bisitatuko dute hiriburua eta inguruak. Izena emateko epea zabalik dago.

Galiziatik itzuli berri dira zortzi eguneko bidaia egin ostean, eta Zaharren Babeslekuak martxan du beste bidaia bat azarorako. Oraingoan Salamancara abiatuko dira, azaroaren 8tik 10era, hain zuzen.

Bidaian askotariko ekintzak egingo dituzte, hala nola, hiriburuko interesguneak bisitatu, Peña de Francia santutegia ikusi, baita La Alberca eta Mogarraz herriak miatu ere. Azken egunean, etxerako itzulian, geldialdia egingo dute Tordesillaseko (Valladolid) Yllera en Ruedas bodegan, bertako ardoa dastatzeko.

Bidaiak 300 euro inguruko kostua du. Izena eman nahi duen orok, Zaharren Babeslekura jo dezake (Herriko Plaza, 1).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide