Afagi elkarteko Orioko kideek mahai informatiboa jarri dute gaur, azoka eguna, herritarrak kontzientziako alzheimer gaixotasunaren inguruan.
Hilaren 21a, larunbatarekin, izango da Alzheimerraren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta urtero bezala, egun horren bueltan jarri dute mahaia, azoka egiten den Ikastolako plazoletan.
Larunbatean bertan, 12:00etan giza katea egingo dute Donostian, Kontxako badiaren aurreko barandetan, Cervantes plazatik hasita, eta ondoren urteroko bazkaria egingo dute. Oriotarrek azaldu dute 200-300 pertsona elkartzen direla otordu horretan.