Liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko dute bihartik aurrera

Julene Sorarrain

Udalak barkamena eskatu nahi die herritarrei, azken asteetan liburutegian sortu diren eragozpenengatik.

Orioko Udalak liburutegiko arduradunaren ordezkoa bilatzeko deialdia egin zuen joan zen astean. Prozedura amaitu eta dagoeneko langile berria hautatu dutenez, bihartik aurrera liburutegiak goizetako eta arratsaldetako ordutegia izango du, ikasturtean zehar izan ohi duena, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide