Zabalik dago 2024-2025 ikasturterako Bertso Eskolan izena emateko epea

Julene Sorarrain 2024ko ira. 18a, 16:00

Haurren bertso eskola. (artxibokoa)

Klaseak astean behin izango dira eta, oraindik eguna zehartu gabe dagoen arren, eguerdiko ordu bata eta erdiak eta ordu biak eta hogei bitartean izango dira.

Aurten ere Orioko eta Aiako haur eta gazteek aukera izango dute beren bertso zaletasunaz gozatzeko. Aurreko urteetan bezala, adinaren eta gaitasunen arabera talde ezberdinak osatuko dira eta bakoitzari dagokion mailaren araberako klaseak izango ditugu. Hori horrela, hasiera maila, trebatze maila eta mahai bueltako taldea bereiztu dira.

Klasea astean behin izango da eta, oraindik eguna zehartu gabe dagoen arren, eguerdiko ordu bata eta erdiak eta ordu biak eta hogei bitartean izango da Kosta Tailerrean, Errikotxia Bertso Elkarteak duen lokalean. Urte osoko matrikula 40 eurokoa izango da. Hasiera maila LHko ikasleei zuzenduta dago eta astearte eguerditan izango dira klaseak; trebatze maila, DBH1, 2 eta 3 mailetako ikasleei zuzenduta dago, eta eguna zehaztu gabe dago oraindik; eta mahai bueltako taldea DBH4tik 100 urtera bitarteko pertsonek osatuko dute. 

Interesa izanez gero, harremanetan jarri daiteke Iñaki (635-72 02 40) edo Mikelekin (615-76 74 36) .

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide