Zortzi eguneko bidaia egin dute Galizian zehar Zaharren Babeslekukoek

Onintza Lete Arrieta

Zaharren Babeslekukoak, Santiago de Compostelan. (Zaharre Babeslekua)

Atzo itzuli ziren bidaiatik, bueltakoan Asturiasen (Espainia) txangoa eginda. 40 lagun izan dira bidaian.

Galizian ibili dira Orioko Zaharren Babeslekukoak zortzi egunetako bidaian, Rias Baixasen. Irailaren 9an atera, eta atzo itzuli ziren, bueltakoan Asturias (Espainia) aldean txangoa eginda.

40 herritarrek egin dute bidaia, eta eguraldi ona lagun, ederki pasatu dutela adierazi dute. Hainbat herri bisitatzeko aukera eduki dute astebetean, tartean Santiago de Compostelan, hango katedralaz gozatzen.

"Marea horia", Santiago de Compostelan. (Zaharren Babeslekua)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide