Garaipenarekin debutatu du Iberdrola ligan Libe Arruabarrena eskubaloi jokalariak

Onintza Lete Arrieta

Libe Arruabarrena, Beti Onak taldearekin Gijonen. (Utzitakoa)

Oriotar gaztea aurten fitxatu du Beti Onak talde nafarrak, eta asteburuan jokatu du lehenbiziko partida talde berriarekin, Gijonen (Espainia). 20-21 irabazi du oriotarraren taldeak.

Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotar gazteak asteburuan jokatu du aurreneko aldiz Iberdrola ligako –maila gorena–, partida bat, eta garaipena lortuta itzuli da etxera, gainera. Beti Onak talde nafarrak fitxatu du Arruabarrena 2024-2035 denboraldirako, eta asteburuan debutatu du lehen taldearekin.

Partida Gijonen (Espainia) izan da MotiveMarket.com taldearen aurka, eta puntu bakarragatik izan arren, nafarrentzat izan da garaipena, 20-21.

Urte oparoa izaten ari da hau oriotarrarentzat, hainbat txapelketa eta garaipen eskuratu baititu, tartean abuztuan gazteen munduko txapelketa, Txinan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide