Oriabizi elkarteak helduentzako ate irekiak antolatu ditu astebururako

Julene Sorarrain

Oriabizi elkartea. (Arnaitz Rubio Aprea)

Egitasmoaren helburua da helduek arrauna modu ez lehiakorrean eta modu jarraituan praktikatzea, kirola eginez herritarren ongizatea bultzatuz eta osasuna xede hartuta.

Oriabizi ongizate elkarteak antolatuta, helduentzako ate irekiak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, 16:30etik 19:30era. Egitasmoaren helburua da helduek arrauna modu ez lehiakorrean eta modu jarraituan praktikatzea, baita kirolaren inguruan ezagutza gehiago lortzea ere. Saioak Arraunetxean egingo dituzte eta 18 urtetik 100 urtera bitarteko pertsonei zuzenduta daude. Izena emateko oriabizi2022@gmail.com helbidera idatzi daiteke baita 722 20 18 44 telefono zenbakira deitu ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide