Estropada bikaina eginda amaitu du liga Oriok

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 15a, 13:38

Oriotarrak, gaur, Portugaleten. (Joxeju Olasagasti)

Bigarren izan da gaur Mikel Arostegiren taldea Portugaleten (Bizkaia), Urdaibairen atzetik helmugaratuta, bederatzi segundora. Hondarribia hirugarren izan da, eta beraz, Oriok eutsi egin dio sailkapen nagusiko laugarren postuari. Gogotik egin dute lan oriotarrek azken unera arte Hondarribiaren aurretik helmugaratzeko.

Portugaleteko (Bizkaia) itsasadarrean, ohorezko txandan jokatu du Eusko Label ligako azken estropada Oriok gaur eguerdian, eta lan dotorea eginda, amaiera bikaina eman dio ligari, bigarren izan baita, Urdaibairen atzetik helmugaratuta, bederatzi segundora.

Lana gogor egin behar izan dute oriotarrek estropada osoan zehar, sailkapen nagusiko laugarren postuari eusteko. Izan ere, puntu bakarrera zuten atzetik Hondarribia, eta gaurko estropadan, aurreneko txandan lehiatu den Hondarribiarekin parez pare joan da une askotan, baita atzetik ere momentu batzuetan. Azken unera arte jarraitu dute borrokan, ordea, eta azkenean, lortu dute helburua, Hondarribiari hiru segundoko errenta aterata. Estropada Urdaibaik irabazi du, eta hamalaugarren garaipena eskuratuta, errekorra ezarri du Bizkaiko taldeak.

Honako denborak egin dituzte gaur zortzi traineruek:

Honela gelditu da ligako sailkapen orokorra:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide