Eusko Label ligako azken aurreko estropada Bermeon (Bizkaia) jokatu dute gaur 18:50ean hasita, eta Urdaibaik erakustaldia eman du beste behin; gaurkoan, etxean. Izan ere, 21 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatu den Zierbenari.
Orio ohorezko txandan atera da arraunera, Zierbena, Urdaibai eta Donostiarrarekin batera. Sufrituta jardun du, eta lehenengo txandako Hondarribia azkarragoa izan da gaurkoan. Bosgarren sailkatu da, beraz. Hala ere, sailkapen nagusian laugarren postuan jarraitzen du, eta bihar, ligako azken jardunaldian, ohorezko txandan lehiatuko dira Mikel Arostegiren gizonak.
Sailkapenean, hori bai, Oriok puntu bakarrera du Hondarribia atzetik, eta bihar alde hori mantentzen saiatuko dira Portugaleteko itsasadarrean. Eguerdian hasiko da lehia bihar, 12:40ean.
Gaurko sailkapena
1. Urdaibai: 20:29,26
2. Zierbena: 20:50,34
3. Donostiarra: 20:53,90
4. Hondarribia: 21:04,98
5. Orio: 21:26,50
6. Lekittarra: 21:36,38
7. Ondarroa: 21:39,68
8. Getaria: 22:02,34