Alzheimerraren kontrako Afagi elkarteak informazio mahaia jarriko du azoka egunean

Onintza Lete Arrieta

Afagiko Orioko kideak, informazio mahaiarekin.

Hilaren 21a Alzheimerraren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta urtero bezala, egunaren atarian herritarrak kontzientziatzeko kalera aterako dira taldekideak.

Alzheimerra duten Pertsonen Senide eta Lagunen Gipuzkoako Elkartea da Afagi, eta ostegun honetan, azoka egunean, informazio mahaia jarriko dute azoka gunean –Ikastolako parkea–, 10:00etatik eguerdira bitartean.

Izan ere, irailaren 21a, larunbata, Alzheimerraren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta urtero bezala, egunaren atarian herritarrak kontzientziatzeko kalera ateratzen dira taldekideak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide