Asteburu honetan amaituko da Eusko Label liga, eta horrekin, baita arraun denboraldia ere, gainerako ligak amaitu direlako dagoeneko. Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen lehenengo traineruak denboraldi bikaina egin du, eta laugarren da sailkapen nagusian, 156 punturekin.
Bizkaian jokatuko dituzte azken bi estropadak, eta ea postu horri eusteko gai diren oriotarrak, soilik bi puntura baitago Hondarribia, bosgarren postuan. Hirugarrena, berriz, Donostiarra da sailkapenean, 169 punturekin. Bermeo da lider, 203 punturekin, eta Zierbena bigarren, 177 punturekin.
Hain zuzen, Bermeon bertan izango da biharko estropada, 18:51n hasita –aurrez play off-ak jokatuko dira–, eta igandean, azkenik, Portugaleteko itsasadarrean, 12:40ean –orduan ere, aurrez play-offak egongo dira–.