Aurreko ostiralean Katxiñako bodegan izan zen Hereje Fighters reggae doinuez terraza alaitzen, King Konsul zarauztarraren eskutik. Gerturatu ezin izan zutenek bigarren aukera izango dute biharkoan, izan ere, Orio Surf Taldeak Reggae Gaua antolatu du beraien lokalean.
Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da, baina aurretik DJ Mike izango da pista girotzen, 20:00etan hasita. Festa iluntzerarte luzatuko da, eta 01:00etan Akerrave silent party hasiko da.
Musikaz gain, antolatzaileek marmitakoa preparatu dute gerturatzen direnentzat; 10 euroko kostua izango du horrek.