Orioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du gaur Bilboko hilketa salatzeko

Julene Sorarrain 2024ko ira. 13a, 10:00

Maiatzan herriko plazan egin zen elkarretaratzea. (Onintza Lete Arrieta)

Herenegun Bilbon izan zen hilketa matxista salatzeko deitu du Mugimendu Feministak elkarretaratzea gaur 19:00etarako. Orioko Udalak bat egin du elkarretaratzeko deiarekin.

Asteazken goizaldean Bilbon izan zen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu Mugimendu Feministak datozen egunetarako, eta Orion gaur egingo dute mobilizazioa. 19:00etan elkartuko dira Herriko Plazan, erasoa salatzeko eta indarkeria matxistaren aurka antolatzearen beharra azpimarratzeko.

Orioko Udalak bat egin du mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide