Bertan behera gelditu da gaur arratsalderako iragarrita zegoen dantza emanaldia

Onintza Lete Arrieta

Poloniako Zakopane herriko dantza taldea. (Utzitakoa)

Eguraldi txarragatik hartu du erabakia udalak. Poloniako Zakopane dantza taldeak eskaini behar zuen emanaldia.

Orioko Udalak antolatuta, Poloniako Zakopane herriko dantza taldeak eskaini behar zuen emanaldia gaur arratsaldean Herriko Plazan, baina eguraldi txarra tarteko, dantza saioa bertan behera uztea erabaki du udalak.

Izan ere, "baldintzak ez dira egokiak" halako saio bat behar bezala eta segurtasunez eskaini ahal izateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide