Bihar amaituko da udako TAO zerbitzua herrian

Julene Sorarrain

TAO makina hondartzan. (artxibokoa)

Astelehenetik aurrera, hasiera emango zaio denboraldi ertainari azaroaren 4ra arte.

Bihar arte iraungo du udako zerbitzuak, eta egonaldi luzeko eremuei eragingo die; hondartza inguruko aparkalekuei, adibidez. Dena den, egoiliarrak ez direnek Aste Santutik astebururo ordaindu behar izaten dute ibilgailua zonalde horretan uzteagatik. Errotazio handiko eta egonaldi laburreko guneetan ez dute aldaketarik antzemango, urte osoan dagoelako martxan TAO zerbitzua horietan.

Horrez gain, egonaldi luzeko aparkalekuen denboraldien datak egokitu ditu udalak. Hauek dira data zehatzak:

  • Behe-denboraldia: Azaroak 5 – Martxoak 14
  • Denboraldi ertaina: Martxoak 15 – Maiatzak 31
  • Udaldia: Ekainak 1 – Irailak 15
  • Denboraldi ertaina: Irailak 16 – Azaroak 4

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide