Nori Socha talde ordiziarra Mola Molan izango da etzi

Julene Sorarrain

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da. Horrez gainera, larunbatean ere izango da musikaz gozatzeko tartea hondartzan, DJ Artie eta Puto Yanuren eskutik.

Noir Socha talde ordiziarrak uda osoa darama hainbat herritako jaiak girotzen eta ostiralean, Mola Mola tabernan egingo dute geldialdia kontzertu bat eskaintzeko. 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.

Larunbatean ere izango da musikaz gozatzeko aukera Mola Mola tabernan, DJ Artie eta Puto Yanok eskainiko baitute emanaldia arratsaldean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide