Irailaren 20ra arte arratsaldez itxita jarraituko du udal liburutegiak

Onintza Lete Arrieta

Udal liburutegia.

Ordutegia ez ezik, eskainitako zerbitzua ere mugatuagoa izango da egunotan,  erabiltzaileek soilik liburuak uzteko eta maileguan hartzeko aukera izango dutelako.

Orioko Udalak jakinarazi du udal liburutegiak beste bi astez jarraituko duela udako ordutegiarekin, eta irailaren 20ra arte goizez bakarrik egongo dela zabalik, 09:00etatik 14:00etara.

Ordutegia ez ezik, eskainitako zerbitzua ere mugatuagoa izango da: erabiltzaileek liburuak utzi eta maileguan hartzeko aukera izango dute bakarrik, betiere liburu horiek liburutegiko apaletan eskuragarri badaude.

Udalak herritarrei eskatu die barkatzeko horrek sor ditzakeen eragozpenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide