Kontxako Banderako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Donostian. 11:00etatik aurrera emakumeen txanda izango da eta eguerdiko 12:00etan gizonena. Bietan ere Orioko Arraunketa Elkarteko traineruak izango dira, biak ere ohorezko txandan.
Orioko zaletuak goiz hurreratu dira Donostiara, eta lehen orduetatik ikusi dira hori koloreko kamisetak Donostiako Portuan, Aquarium inguruan edo Urgulleko magaletan. Beste behin ere, Orioko arraunlariak animatzera hurreratu dira herritarrak Donostiara.