Ithaka taldearen post punk eta pop erritmoek eman zioten atzo hasiera Donostiako Gasteszena aretoan egin den Boga Boga jaialdia. Berez, Aieteko parkean ziren kontzertuak egitekoak, baina astean zehar Egia auzoko aretora lekualdatu zuten. Ithakaz gain, atzokoan Melenas, Lisabö eta Mudhoney taldeak atera ziren agertokira.
Biluzten izeneko diskoko abestiak defendatu zituen Orioko eta Zarauzko lau gazteek osatutako taldeak. Erritmo biziak, eta freskotasuna, hori proposatu zuen Ithakak bere zuzenekoan. Hasieratik entzule ugari izan zen aretoan eta txalo zaparrada batekin agurtu zuten laukotea.