Hereje Fighters eta King Konsul izango dira gaur Katxiñan

Julene Sorarrain

Hereje Fighters. (Utzitakoa)

Kontzertuak 22:00etan hasiko dira eta lehendik DJ saioa eta janari postuak izango dira jatetxearen zelaian. Sarrera doakoa da. 

Katxiña bodegak Friends Reggae Nights festa antolatu du gaur gauerako. 20:00etan irekiko dituzte ateak eta DJ Bon hasiko da arratsaldea girotzen. Bitartean janari postuak jarriko dituzte gerturatzen direnentzat. 22:00etan, kontzertuen txanda izango da eta bertan izango dira Hereje Fighters oriotarrak eta King Konsul zarauztarra bodegako zelaia girotzen. Sarrera doakoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide