Gaur zabaldu dute EPA-HHI Helduen Hezkuntza Iraunkorrean izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta

EPA-HHIko eskola bat. (Maialen Mujika)

Hilaren 13ra arte eman ahal izango da izena helduentzako ikastaroak eskaintzen dituzten Zarauzko egoitzan. Alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko, eta informatika eta hizkuntzak –euskara, gaztelania eta ingelesa– ikasteko eskolak daude aukeran.

Gaurtik irailaren 13ra Zarautzen dagoen EPA-HHI Helduen Hezkuntza Iraunkorrean izena emateko aukera dute kostako herritarrek. Izena egoitzan bertan eman daiteke (Pagoeta kalea, 2) 10:00etatik 13:00etara, edo telefonoz, 943-13 00 13 zenbakira deituta. 

Eskaintzari dagokionez, honako ikastaroak eskainiko dituzte: alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko, eta hizkuntzak– gaztelania, euskara eta ingelesa– ikasteko eskolak, eta aurten, informatikako ikastaroa ere eskainiko dute Zarauzko egoitzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide