Orio Arraunketa Elkarteak estropadetan "errespetuz jokatzea" eskatu du

Julene Sorarrain 2024ko ira. 1a, 08:00

Orioko zaleak Kontxan, bigarren jardunaldian. (Guka)

Klubak, Donostiako estropadak direla eta, zenbait eskaera egin dizkie jarraitzaileei eta herritarrei. 

Donostiako estropaden atarian, Orio Arraunketa Elkarteak zenbait eskaera egin dizkie bertaratuko direnei sare sozialen bitartez. Oro har, doazen guztiek, horiz jantzita, kolore horiz Donostiako txoko guztiak betetzea nahi dute, baita neska-mutilen traineruak babestea eta gainontzeko talde eta afizioekin "jai giro polita" sortzea ere. Kirolari guztiak txalotzea ere eskatu dute baita sortutako hondakinak zaborretara botatzea eta oro har, errespetuz jokatzea. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide