Irailaren 6an odola emateko aukera izango da herrian. Beti bezala, herriko anbulategira jo beharko da, arratsaldeko 16:30etatik 20:30era bitartean.
Odola emateko hitzordua telefonoz hartu behar izaten da, ilaran itxaron beharrik ez izateko. Hemendik aurrera, berriz, hitzordua online hartzeko aukera eskainiko dute Gotatanta elkartearen webgunearen bitartez. Prozesua "oso erraza" dela azaldu dute, "Osakidetzaren antzekoa". Webguneko azalpenak jarraitu besterik ez baita egin behar.
Kontuan izan, webgune hau lurralde guztian zehar martxan jartzen ari direla, eta beraz, hitzordua, telefonoz bezala, aurreko egunean (hilaren 5ean, kasu honetan) hartu beharko litzateke. Bestela, Orion hartzeko aukerarik ez da agertuko.
Webguneak hainbat informazio ere eskaintzen du eta Orioko Odol Emaileek herritar guztiak animatzen dituzte webgunea bisitatzera. Dena den, Interneten hitzorduak hartzeko erraztasunik edo modurik ez dutenentzat telefono zerbitzuak martxan jarraituko dituzte ere. Hitzordua hartzeko zenbakia 943-00 78 84 da.
Informazio gehiagorako 657-72 46 90 zenbakira deitu daiteke.