Gaurko Bertso Afarirako sarrerak Kolon Txiki tabernan eros daitezke

Julene Sorarrain 2024ko abu. 30a, 09:15

Bertso afariko argazki bat. (Guka)

Helduen sarrera 12 eurokoa da; haurrena, berriz, 8 eurokoa. Gazte Festetako taldeak antolatutako bertso afarian Aitor Zubikarai, Naia Arrizabalaga eta Aitor Salegi bertsolariek parte hartuko dute.

Gazte Festetako taldeak bertso afaria egingo du gaur Etxeluze gaztetxean, eta sarrerak erosteko aukera dago oraindik Kolon Txiki tabernan.

Afariko orduari dagokionez, 20:30ean hasiko da. Bertan, Aitor Zubikarai, Naia Arrizabalaga eta Aitor Salegi bertsolariak izango dira. Nahiz eta aurtengo Gazte Festak bertan behera geratu, hurrengo urterako indartsuago itzultzeko hainbat ekintza egiten jarraituko dute.

Afariko menua honako hau izango da: entsalada, kalabaza purea, arroza barazkiekin, falafelak, patata purea, kafea eta kopa. Helduen sarrera 12 eurokoa da; haurrena, berriz, 8 eurokoa. Izena emateko, formulario bat ere sortu dute. Bertan, izen-abizenak jartzeaz gain, bakoitzak dituen alergiak ere idatz daitezke antolatzaileei jakinarazteko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide