Orio hamabigarren aterako da gaur Kontxan erlojuaren aurka

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 29a, 12:41

Orioko taldea Orioko estropadan. (Aitor Arrizabalaga)

Zozketa bidez erabaki dute Kontxako Banderako sailkapen estropadetan parte hartuko duten 20 traineruen hurrenkera. 18:00etan hasita, minutuero traineru batek egingo du arraun. Salgado Perillo izango da aurrena, eta Chapela, azkena.

Kontxako Bandera igande honetan eta hurrengoan jokatuko da Donostiako badian, eta ohi bezala, aurrez erlojuaren kontra arraunean eginda erabakiko da zer traineru sailkatuko diren estropada horiek jokatzeko. Emakumezkoetan 20 ontzik eman dute izena, eta gaur 18:00etan hasita, erlojuaren aurka ariko dira.

Ohi bezala, zozketa bidez erabaki da hurrenkera, eta Orio hamabigarrena egokitu baita, Tolosaldearen atzetik. Chapela izango da arraunean azkena.

Minutu bateko tartearekin aterako dira traineruak arraunera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide