Kontxako Bandera igande honetan eta hurrengoan jokatuko da Donostiako badian, eta ohi bezala, aurrez erlojuaren kontra arraunean eginda erabakiko da zer traineru sailkatuko diren estropada horiek jokatzeko. Gizonezkoetan 23 ontzik eman dute izena, eta gaur 18:00etan hasita, erlojuaren aurka ariko dira.
Ohi bezala, zozketa bidez erabaki da hurrenkera, eta Oriok ez du zorte handirik izan, bigarrena egokitu baita, Ondarroaren atzetik. Tiran izango da arraunean azkena.
Minutu bateko tartearekin aterako dira traineruak arraunera.