"Errespetu handia ematen digu gaurko sailkapenak"

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 28a, 10:16

Mikel Arostegi, artxiboko irudian.

Ordu gutxi falta dira Kontxako Banderako sailkapen estropadak hasteko, 18:00etan ekingo baitiete gizonezkoek erlojuaren aurkako lehiari. Oriotarrek badakite teorian txartela badutela, baina Mikel Arostegi entrenatzaileak hankak lurrean eduki nahi ditu, eta dena ematera aterako dira Donostiako badiara.

Gaur 18:00etan hasiko dira gizonezkoak erlojuaren aurka arraunean Kontxako Bandera lehiatzeko txartelaren bila. Orio Arraunketa Elkarteko trainerua, teorian, igandeko estropadarako pasea lortzeko hautagaien artean dago –ligako lau onenen artean dago sailkapen nagusian–, baina normala denez, nabari da urduritasuna, eta hala aitortu zion atzo iluntzean Orio Gukari Mikel Arostegi entrenatzaileak: "Errespetu handia ematen digu gaurko sailkapenak".

Aurreko asteburuan banderak ihes egin zion Oriori –Getariak eraman zuen, bigarren txanda irabazita–, eta pena horrekin dauden arren, "aurrera begiratu" behar dela argi du Arostegik.

Horregatik, "ahalik estropada onena egitera" joango dira, "despiste txiki bat nahikoa delako kanpoan gelditzeko" Arostegiren ustez. "Ea gauzak ondo ateratzen zaizkigun".

Ez dago itsaso handia emanda, eta alde horretatik, ezusteko handirik ez dela egongo uste du oriotarren entrenatzaileak.

Eguerdian egingo dute zozketa traineruek erlojupekoa zer hurrenkeratan egingo duten zehazteko, baina goizean jakinarazi dute antolatzaileek arraun egingo duten arraunlarien behin-behineko zerrenda. Honakoa da oriotarrena, nahiz eta lehia hasi baino bost minutu lehenagora arte aldaketak egin ahal izango dituzten:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide