Ertzaintzak 24 eta 27 urteko bi gizonezko atxilotu ditu bart Orion, ustez taberna batean lapurreta egin nahian ari zirenean. 01:40 aldera izan da atxiloketa, ertzainek ikusi dutenean bi gizonak taberna bateko sarraila behartzen ari zirela, baita ate bateko kristala manipulatzen ere.
Antza, herritar batek deitu zien ertzainei, esanez bi gizon jarrera susmagarrian zeudela ostalaritza establezimendu baten aurrean.
Atxilotuak Ertzainetxera eraman zituzten, eta datozen orduetan epailearen esku geldituko dira.