KAE1 ligako estropadak Plentzian (Bizkaia) jokatu dituzte gaur eguerdian, eta lehenengo txandan Orio B-k lehia estu-estua eduki du sailkapenean aurkari zuzen duen Portugaleterekin. 30 punturekin azkena zen Orio, eta azken bigarren, Portugalete, 35 punturekin.
Borroka bizian aritu dira bi taldeak estropada osoan zehar, eta azken luzean pare-parean joan dira. Azkenean, segundo bakarragatik gailendu zaio Portugalete.
Hala, 32 punturekin gelditu da Orio B, eta 38rekin, Portugalete.
Estropada San Juan liderrak irabazi du azken luze dotorea eginda, eta Santurtzi izan da bigarren. Hirugarren Zumaia izan da, eta oriotarrak 11. postuan helmugaratu dira, Deustu-Bilbaoren aurretik.
Gaurko estropada:
1. San Juan: 21:04,69
2. Santurtzi: 21:15,48
3. Zumaia: 21:25,48
4. Zarautz: 21:25,69
5. Lapurdi: 21:30,49
6. Arkote: 21:42,59
7. Pedreña: 21:57,18
8. Hondarribia B: 22:01,81
9. Camargo: 22:04,01
10. Portugalete: 22:13,32
11. Orio B: 22:14,40
12. Deustu-Bilbao: 22:28,23