Zast Zarauzko saskibaloi klubak prest du 2024-2025 denboraldirako Zast eskola 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat. Ikastetxeetako Eskola Kirolarekin bateragarriak diren entrenamenduak dira, eta Zarautzen ez ezik, Orion eta Getarian ere eskaintzen ditu.
Klubak azaldu duenez, jokalaria astean entrenamendu batetara joaten da, –LH6koek bi saio egin ditzakete instalazioen ezaugarrien arabera– eta, noizbehinka, igandeetan partidak antolatzen dira beste saskibaloi eskolen aurka. 2013koek txapelketa jarraiagoak izango dituztela iragarri dute, eta Gabonetako eta Aste Santuetako oporretan ere saio bereziak antolatzen dituztela.
Informazio praktikoa
Eskolako entrenamenduak irailean hasiko dituzte, eta maiatz bukaeran amaitu. 18:00ak aldera izango dira saioak, baina egunak zehaztu gabe dituzte, eta aurre izen-emateko galdetegi honetan zehaztu behar da jokalariak zer egun dituen libre. Hala, kluba taldeak osatzen joango da.
Zast eskolan parte hartzeko 140 euroko kuota ordaindu behar da, eta beste 50 euro eman beharko dira arroparentzat. Ordainketa urri hasieran egiten da. Dena den, jokalariak bi aste edukiko ditu eskola probatzeko eta jarraitu nahi duen ala ez erabakitzeko.
Aurre izen-ematea irailaren 15ean amaituko da.