Orioko itsas ondareaz azken bisita gidatuak eskainiko dituzte asteotan

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 15a, 10:15

Ordubeteko saioan, herriko historiaren pasarte esanguratsuenak azalduko ditu Violeta Bandres gidak datozen hiru larunbatetan: hilaren 17an, 24an eta 31n. Hilaren 24koa gaztelaniaz izango da, eta beste biak, euskaraz.

Orioko itsas ondareari buruzko bisita gidatuen azken saioak egingo dituzte asteotan. Bisitak larunbatetan dira, 11:00etan hasita, eta herriko historiaren pasarte esanguratsuenak azaltzen ditu Violeta Bandres Begi Bistan enpresako gidak.

Bisitaren helburua "iraganera bidaia egitea izango da, modu atsegin eta dibulgatzailean". Hala, hiribilduaren sorrera, burdinolak, merkataritzatik eratorritako zergak, ontziolak eta balea arrantza dituzte hizpide.

Honakoak dira hurrengo hitzorduak:

  • 2024-08-17: Euskaraz
  • 2024-08-24: Gaztelaniaz
  • 2024-08-31: Euskaraz

Bisitak hiru euroko prezioa du, eta izena aldez aurretik eman behar da turismo bulegoan (943-83 55 65 telefono zenbakira deituta edo infoturismoa@orio.eus helbidera idatzita. Tokia mugatua da bisitetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide