Orio eta Donostia arteko haitzetan aurkitu dute igandean Getarian amarratzea galdu zuen belaontzia

Juan Luis Romatet

Belaontzia txikituta Igeldo azpiko haitzetan. (Guardia Zibila)

Igande gaueko ekaitzaren ondorioz galdu zuen amarratzea Getarian ainguratuta zegoen belaontziak.

Igande gauetik noraezean zebilen frantziar jatorriko belaontzia Orio eta Donostia artean aurkitu dute, Igeldo azpiko haitzetan, erabat txikituta. Guardia Zibilak sare sozialen bidez azaldu duenez, zazpi metroko luzerako ontzia Getarian zegoen ainguratuta. Igande gauean izan zen denboralearen ondorioz, amarratzea galdu zuen eta noraezean ibili da tripulaziorik gabe. Korronteek ekialdera eraman zuten Igeldo azpiko haitzen kontra jo zuen arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide