Orioko Arraunketa Elkarteak gaurko estropadek eman dutenaren balorazio positiboa egiteko arrazoiak dituzten. Emakumeek zein gizonek bezperan Hondarribian lortutako emaitzak hobetu dituzte gaur Pasaian.
Euskotren ligarako puntuagarria den Gertu Eraikuntzako Bandera izan dute gaur jokoan Pasaian. Orioko emakumeek estropada bikaina egin dute gaur, eta bigarren sailkatu dira eguneko sailkapenean, atzo Hondarribian lortutako laugarren postua hobetuz. Zortzi segundoko aldea atera dio estropada irabazi duen Donostia Arraun Lagunak eta Orioren artean. Hirugarren izan da Donostiarra eta laugarren Tolosaldea.
Zalantzarik bazegoen, gaurko garaipenarekin ziurtatu dute donostiarrek Euskotren Ligako garaipena. Orio hirugarren da 82 punturekin, Tolosaldeak baino bi gutxiagorekin eta Donostiarrak baino puntu bat gehiagorekin.
Gizonak hirugarren
Ondoren, I. Adinberri Bandera jokatu dute Eusko Label ligako traineruek. Irabazleari dagokionez, hemen ere sorpresa gutxi izan da, Urdaibaik beste garaipen bat erdietsi duelako. Oriok, baina, bezperan Hondarribian lortutako bosgarren postua hobetu du: bigarren txandatik aterata, hirugarren izan dira oriotarrak gaur Pasaiako uretan. Bizkaitarrek sei segundo besterik ez dizkiote atera gaur Oriori, eta bigarren egin duen Donostiarrak 70 ehuneko besterik ez.
120 punturekin, bosgarren da Orio sailkapen orokorrean. Aurrean du, lau puntu eskasera, gaur zazpigarren izan den Hondarribia.
Datorren asteburuan Zarautzen izango dute emakumeek zein gizonek hitzordua. Zarauzko Ikurriña izango dute jokoan bi ligatan.