Arraunean aritzeko gonbidapena luzatu die gazteei Orio Arraunketa Elkarteak

Juan Luis Romatet

Traineru denboraldian murgilduta dago Orioko Arraunketa Elkartea, baina, aldi berean, datorren denboraldira begira ere jarri da. Harrobiko arraunlariekin egingo dituzten bileren datak iragarri ditu klubak.

2024-2025 arraun denboraldira begira jarri da dagoeneko Orioko Arraunketa Elkartea. Hala, Orioko eta inguruko herrietako gazteak elkartearekin arraunean egitera gonbidatu ditu.

Denboraldi hasierako aurkezpen bileren berri ere eman du elkarteak. Kimuekin (2013-2014 urteetan jaiotakoak) irailaren 19an bilduko dira, 17:00etan. Infantilekin (2011-2012) irailaren 5ean bilduko dira, 17:00etan. Egun berean, kadeteekin (2009-2010) eta jubenilekin (2007-2008) ere bilduko dira; lehenengoekin 17:45ean izango da bilera eta 18:30ean bigarrenekin. Bilera guztiak Arraunetxean egingo dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide