Orioko pilotari txikiak protagonista Aiako txapelketan

Maria Maya Manterola

Argazkia: Orioko Pilota Elkartea.

San Donato egunean, asteazkena, herriko eskuzko pilota txapelketako finalak jokatu zituzten Aiako frontoian haur eta gaztetxoek. Bertan izan ziren Orioko pilotariak, eta baita emaitza bikainak lortu ere.

Eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiko finalak jokatu zituzten asteazkenean Aian, San Donato egunez. Aiarrak bakarrik ez, bertan izan ziren Orioko pilotari txikiak ere, eta Pilota Eskolak zorionak eman nahi izan dizkie lortutako emaitzengatik. 

10 urte bitartekoen txapelketan Jakes Larrañaga eta Mikel San Sebastian izan ziren txapeldun, Markel Telleria eta Aimar Rezabalen aurka irabazi ondoren. 11tik 15 urte bitarteko txapelketan, aldiz, Kimetz Atorrasagasti izan zen garaile Getariako Aranburu lagun zuela. Julen Sagastibeltza, Urtzi Zabala bikotearekin txapeldunorde izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide