Orioko itsas ondareari buruzko bisita gidatua emango dute larunbatean

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 8a, 11:30

Orio herria. (GUKA)

Abuztuko larunbatetan jarraituko dute herriko historiaren pasarte esanguratsuenak azaltzen dituen gidak egiten. Parte hartu nahi duten herritarrek, izena eman beharko dute aurrez.

Orioko itsas ondareari buruzko bisita gidatuak antolatu ditu aurten ere Orioko turismo bulegoak, uda sasoirako. Larunbat hontan, bisita gidatuen bosgarren saioa izango da. Hileko larunbat guztietan izango dira, 11:00etan hasita, eta herriko historiaren pasarte esanguratsuenak azalduko ditu gidak ordubeteko saioan, turismo bulegotik abiatuta.

Bisitaren helburua "iraganera bidaia egitea izango da, modu atsegin eta dibulgatzailean". Hala, hiribilduaren sorrera, burdinolak, merkataritzatik eratorritako zergak, ontziolak eta balea-arrantza izango ditu hizpide, Begi Bistan aisialdiko zerbitzuen enpresako Violeta Bandresek.

Abuztuko larunbat guztietan errepikatuko dituzte saioak. Hizkuntzak txandatuko dituzte. Hona hemen abuztuko bisita gidatuen egutegia:

  • 2024-08-03: Euskaraz
  • 2024-08-10: Gaztelaniaz
  • 2024-08-17: Euskaraz
  • 2024-08-24: Gaztelaniaz
  • 2024-08-31: Euskaraz

Izen-ematea

Bisitak hiru euroko prezioa du, eta aldez aurretik izena eman behar da turismo bulegoan (943 83 55 65, infoturismoa@orio.eus).

Tokia mugatua da bisitetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide